ScriptForge.Platform zerbitzua

Platform zerbitzuak uneko exekuzio-inguruneari eta -testuinguruneari buruzko propietateen bilduma bat eskaintzen du, adibidez:

note

Platform zerbitzuaren propietate guztiak soilik irakurtzeko dira.


Zerbitzuari deitzea

Beheko adibideak, bai Basic lengoaian bai Python lengoaian, Platform zerbitzuaren instantzia bat sortzen du eta Architecture propietatea atzitzen du.

Basic lengoaian

      GlobalScope.BasicLibraries.LoadLibrary("ScriptForge")
      Dim platform As Variant
      platform = CreateScriptService("Platform")
      MsgBox platform.Architecture
    
Python lengoaian

      from scriptforge import CreateScriptService
      svc = CreateScriptService("Platform")
      bas = CreateScriptService("Basic")
      bas.MsgBox(svc.Architecture)
    

Propietateak

Izena

Irakurtzeko soilik

Mota

Deskribapena

Architecture

Bai

String

Hardwarearen bit-arkitektura. Adibidez: '32bit' edo '64bit'

ComputerName

Bai

String

Ordenagailuaren izena sarean.

CPUCount

Bai

Integer

Prozesatzeko unitate zentralen (PUZ) kopurua.

CurrentUser

Bai

String

Unean saioa hasita duen erabiltzailearen izena.

Fonts

Bai

String motako matrizea

Zeron oinarritutako kate-matrize bat itzultzen du, erabilgarri dauden letra-tipo guztien izenak dituena.

Locale

Bai

String

Sistema eragilearen eskualdea eta hizkuntza itzultzen ditu hizkuntza-HERRIALDEA (eu-ES) formatuko kate modura.

Adibideak: "en-US", "eu-ES", "fr-BE".

Machine

Bai

String

Makina mota. Adibideak: 'i386' edo 'x86_64'.

OfficeVersion

Bai

String

Uneko LibreOffice bertsioa, honal adierazita:
' LibreOffice w.x.y.z (The Document Foundation)'.

Adibidea: 'LibreOffice 7.1.1.2 (The Document Foundation, Debian and Ubuntu)'

OSName

Bai

String

Sistema eragilearen mota. Adibideak: 'Darwin, Linux' edo'Windows'.

OSPlatform

Bai

String

Kate bakar bat plataforma ahalik eta gehien identifikatzeko, gizakiak irakurtzeko moduko informazio ahalik eta erabilgarrienarekin.

Adibidea: 'Linux-5.8.0-44-generic-x86_64-with-glibc2.32'

OSRelease

Bai

String

Sistema eragilearen argitalpena. Adibidea: '5.8.0-44-generic'

OSVersion

Bai

String

Sistema eragilearen eraikuntza edo bertsioa.

Adibidea: '#50-Ubuntu SMP Tue Feb 9 06:29:41 UTC 2021'

Printers

Bai

String
array

Erabilgarri dauden inprimagailuen zerrenda, zeron oinarritutako matrize gisa.

Inprimagailu lehenetsia zerrendaren lehen postua kokatuko da (indizea = 0).

Processor

Bai

String

Prozesatzaileaaren benetako izena. Adibidea: 'amdk6'.

Propietate honek eta Machine propietatek balio bera eman dezakete.

PythonVersion

Bai

String

Erabiltzen ari den Python interpretatzailearen bertsioa itzultzen du, kate gisa, "Python handia.txikia.adabakia" formatuan (adibidea: "Python 3.9.7").


Adibidea:

Basic eta Python lengoaietako hurrengo adibideetan Fonts propietatea nola erabiltzen den ikusi daiteke. Adibide horietan, erabilgarri dauden letra-tipo guztien izenak uneko Calc orrian idatzi dira, "A1" gelaxkan hasita:

Basic lengoaian

      Dim oDoc as Object
      Dim allFonts as Object
      Dim svcPlatform as Object
      Set oDoc = CreateScriptService("Calc")
      Set svcPlatform = CreateScriptService("Platform")
      allFonts = svcPlatform.Fonts
      oDoc.setArray("~.A1", allFonts)
    
Python lengoaian

      from scriptforge import CreateScriptService
      svc_platform = CreateScriptService("Platform")
      doc = CreateScriptService("Calc")
      all_fonts = svc_platform.Fonts
      doc.setArray("~.A1", all_fonts)
    
warning

Azpimarraren karaktere bat, "_", aurrizki gisa duten ScriptForge Basic errutina edo identifikatzaile guztiak barneko erabilerarako erreserbatuta daude. Ez dira Basic makroetan edo Python scriptetan erabili behar.