LibreOffice 7.3 laguntza
Onartu edo ezetsi aldaketa bakoitza.
Zerrenda fitxak uneko dokumentuan grabatutako aldaketa guztiak bistaratzen ditu. Zerrenda hori iragazi nahi baduzu, egin klik Iragazkia fitxan, eta, gero, hautatu iragazteko irizpideak.
Dokumentuan grabatutako aldaketak zerrendatzen ditu. Zerrendako sarrera bat hautatzen duzunean, aldaketa dokumentuan bertan nabarmentzen da. Zerrenda laburtzeko, sakatu zutabe baten goiburukoa. Eutsi sakatuta teklei, zerrendako hainbat sarrera hautatzeko klik egiten duzunean.
Zerrendako sarrera bat editatzeko, egin klik saguaren eskuineko botoiarekin sarreran eta ondoren aukeratu Editatu - Iruzkina.
Aldaketa bat onartu edo ezetsi ondoren, zerrendako sarrerak ordenatu egiten dira "Onartuta" edo "Ezetsita" egoeraren arabera.
Dokumentuan egindako aldaketak zerrendatzen ditu.
Aldaketa egin duen erabiltzailea zerrendatzen du.
Aldaketa egin zen eguna eta ordua zerrendatzen du.
Aldaketari erantsitako iruzkinak zerrendatzen ditu.
Hautatutako aldaketa onartzen du eta aldaketaren nabarmentzea kentzen du dokumentuan.
Hautatutako aldaketa ezesten du eta aldaketaren nabarmentzea kentzen du dokumentuan.
Hautatutako aldaketa guztiak onartzen ditu eta aldaketaren nabarmentzea kentzen du dokumentuan.
Hautatutako aldaketa guztiak ezesten ditu eta nabarmentzea kentzen du dokumentutik.
Zerrendako laster-menuan komando osagarriak aurkituko dituzu:
Editatu hautatutako aldaketaren iruzkina.
Zutabe-izenburuaren arabera ordenatuko du zerrenda.
Zerrenda ordenatzen du aldaketa motaren arabera.
Zerrenda ordenatzen du egilearen arabera.
Zerrenda ordenatzen du egunaren eta orduaren arabera.
Zerrenda ordenatzen du aldaketei erantsitako iruzkinen arabera.
Zerrenda beherantz ordenatzen du, aldaketek dokumentuan duten kokagunearen arabera. Ordenatze-metodo lehenetsia da.